Amanda Lear

Amanda Lear (Saigon, Frantziar Indotxina, 1939ko azaroaren 18an) frantziar abeslari, margolari, telebista aurkezle, aktore eta modelo ohia da. Lear Frantziako Hegoaldean eta Suitzan hazia, artea ikasi zuen Parisen eta Londresko Saint Martin's arte-eskolan. 1960ko hamarkadaren erdialdean modelo ibili zen eta Paco Rabannerentzat eta Ossie Clarkentzat lan egin zuen, besteak beste. Garai horretan Salvador Dalí margolaria ezagutu zuen eta adiskidetu ziren, margolariaren musa bilakatuz. 1970eko hamarkadaren erdialdean musikan sartu eta arrakasta handia lortu zuen Erdialdeko Europan eta Eskandinavian, milioika disko salduz. 1980ko hamarkadaren erdialdean telebista-saioak aurkeztu zituen Frantzian eta Italian, garaiko izarretako bat bihurtuz. Gainera, margolaritza ibilbide oparoari hasiera eman zion. 1990eko hamarkadatik musikan, telebistan, filmetan eta margolaritzan aritu da.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search